lunes, 11 de enero de 2016


Gaia amaitzeko, hemen daukazue teknologiaren gaiari buruzko slideshare bat:


BARAUTS


Barautsa zulagailu ala birabarki baten laguntzaz material desberdinetan zuloak egiteko tresnak dira. Lortutako zuloa zilindrikoa da beti, barautsaren diametrokoa.
Zuloa egin aurretik, barautsa aukeratu behar da eta horretarako honako faktoreak hartzen dira kontutan: Materialaren gogortasuna eta ebaketa-abiadura. Barautsak kamustu egiten dira, zenbait kasutan berriro zorroztu daitezkelarik. Zorrozteko makinak erabil daitezke, baina txikiak direnean eskuz ere zorroztu daiteke.


 ZERRA

Zerra mozteko erabiltzen den altzairuzko tresna da. Zerraren ahoa horzduna edo urratzailea izan daiteke. Zerra eskuz erabili daiteke, edo lurruna, ura, elektrizitatea edo beste sistema batzuez.



Motak

Arkuzko zerra

Arkuzko zerra zura, metalezko edo PVCzko hodia eta horien antzeko beste hainbat gauza mozteko esku-zerra bat da. Kontu izan zein motatako zerra-orria erabiltzen duzun. Izan ere, zerra-orri bakoitza material-mota batekin erabiltzeko egin
da dago.

Zerra elektrikoa

Atzera-aurrerako zerra elektrikoak hainbat erabilera ditu, hala nola zurezko piezak, PVCzko hodiak, eta abar moztea. Zenbait zerra-orri berariaz zura edo metala mozteko eginda daude. Zerra hau erabilera askokoa da, eta oso baliagarria kurbak dituzten mozketak egiteko (esaterako, zurezko puzzleak). Angelu desberdinetara mozteko ere doitu daiteke.

Muxarratzeko zerra

Muxarratzeko zerra zura mozteko esku-zerra bat da. Ez da egokia metalezko hodiak eta PVCzko hodi lodi gehienak mozteko. Duen zerra-orria hain fina izanik (erraz eteten dena zabarkeriaz erabiliz gero), eta arkua oso zabala (arkuzko zerrarena baino sakonagoa), kurba zorrotzeko ebakidurak errazago egin daitezke muxarratzeko zerrarekin beste edozein zerrarekin baino.




ALIKETA


Aliketa edo aliketak (arabieratik: al-laqqat, "kurrika") objektuei irmo eusteko edo alanbrea bezalako material gogorrak tolesteko eta mozteko erabiltzen den esku-tresna bat da. Oro har, aliketa pibote batean lotutako bi palankaz osaturik dago. Lotunea palankak amaitzen diren puntuan egon ohi da, eta palanken aldea heldulekuen aldea baino askoz laburragoa izan ohi da. Diseinu honi esker, eskuekin heldulekuetan egiten den indarra anplifikatu egiten da eta objektura zehaztasun handiagoz zuzentzen da.



 ERREMATXEAK ETA MAILUA


 
Barra zilindriko txikiak dira. Mutur batean hutsik dagoen “burua” daukate. Errematxea, buruaren kontrako aldea presio edo kolpeen bidez deformatzean datza. ”Txapak” modu iraunkorrean geratzen dira lotuta

 




Mailua objektuak kolpekatzeko, hauek mugiarazteko edota desitxuratzeko helburuarekin, diseinatutako tresna da. Batez ere iltzeak eta errematxeak sartzeko eta forjatzeko erabiltzen da.
Eskuarki metalezko buru batez eta kirten batez osatua dago. Hala ere, plastikozko buruak dituzten mailuak aurki ditzakegu material bigunekin erabiltzeko.


TORLOJUA



Torlojua, batzuetan gabila edo berno ere deitua, lepo edo zuztar baten inguruan hari helikoidala duen elementu edo osagai mekanikoa da, piezak lotzeko erabiltzen dena. Pieza oso bat zeharkatzen dutenean (bernoen kasuan, esaterako), azkoin batez finkatzen dira piezara. Bi atal izaten dituzte: gorputza edo zuztarra, non haria txertatzen den eta batzuetan punta ere baduena; eta burua, torlojua aise sartu, finkatu, eta behar denean ateratzea ahalbidetzen duen forma berezia muturretako batean. Burua torlojuaren gorputza baino zabalagoa izan ohi da, hura lotzean sakonegi sar ez dadin eta lotu nahi den piezaren azal euslea handiagoa izan dadin. Torlojuak lotzeko erabiltzen diren tresna nagusiak bihurkinak eta giltzak dira. Torloju gehienak eskuinetara lotzen dira; badaude ezkerretara lotzen direnak ere, eskuinetara lotutako torlojua aska dezaketen indarrak daudenean erabiltzen direnak.


ILTZEA:
Iltzea objektu mehar eta luze bat da, punta zorrotzduna, metal gogor batez egina, orokorrean altzairua, bi objektu edo gehiago eusteko erabiltzen dena. Iltze bat, landu beharreko materialean "iltzatua" izan daiteke, mailu bat erabiliz.
Iltzeak, bere erabilera, diametroa akabera eta luzeraren arabera sailkatuak daude. Honek, iltze barietate handia aurkezten du, adibidez, iltze bat, ez da derrigorrez laua izan behar bere zati nagusian. Buruaren tamaina, oso kontuan hartu beharreko faktore bat da, iltzearen erabileraren arabera, buru txiki edo handi bat, mesedegarria edo nahi ez dena izan baitaiteke. Orokorrean, "burudun" iltzea erabiltzen da, iltzea ikusteak garrantzi handiegirik ez duen tokietan, bururik gabekoak, bistarago dauden tokietan erabiltzen diren bitartean. Gainera, iltze batek burua izatea edo ez izatea, iltzea jarri behar zaion materialaren araberakoa da. Buru mota ezberdinak daude iltzearen arabera: Buru laudunak eta buru borobildunak daude.













Hona hemen bideotxo bat iltzearen fabrikazioari buruz: