ONGI ETORRI! Blog honetan, Lehen Hekuntzan ateratzen diren teknologiaren IKTei buruz idatzi egingo dugu.
lunes, 11 de enero de 2016
BARAUTS
Barautsa zulagailu ala birabarki
baten laguntzaz material desberdinetan zuloak egiteko tresnak dira.
Lortutako zuloa zilindrikoa da beti, barautsaren diametrokoa.
Zuloa egin aurretik, barautsa aukeratu behar da eta horretarako
honako faktoreak hartzen dira kontutan: Materialaren gogortasuna eta
ebaketa-abiadura. Barautsak kamustu egiten dira, zenbait kasutan berriro
zorroztu daitezkelarik. Zorrozteko makinak erabil daitezke, baina
txikiak direnean eskuz ere zorroztu daiteke.
ZERRA
Zerra mozteko erabiltzen den altzairuzko tresna da. Zerraren ahoa horzduna edo urratzailea izan daiteke. Zerra eskuz erabili daiteke, edo lurruna, ura, elektrizitatea edo beste sistema batzuez.
Motak
Arkuzko zerra
Arkuzko zerra zura, metalezko edo PVCzko
hodia eta horien antzeko beste hainbat gauza mozteko esku-zerra bat da.
Kontu izan zein motatako zerra-orria erabiltzen duzun. Izan ere,
zerra-orri bakoitza material-mota batekin erabiltzeko egin
da dago.
da dago.
Zerra elektrikoa
Atzera-aurrerako zerra elektrikoak hainbat erabilera ditu, hala nola
zurezko piezak, PVCzko hodiak, eta abar moztea. Zenbait zerra-orri
berariaz zura edo metala mozteko eginda daude. Zerra hau erabilera
askokoa da, eta oso baliagarria kurbak dituzten mozketak egiteko (esaterako, zurezko puzzleak). Angelu desberdinetara mozteko ere doitu daiteke.
Muxarratzeko zerra
Muxarratzeko zerra zura mozteko esku-zerra bat da. Ez da egokia
metalezko hodiak eta PVCzko hodi lodi gehienak mozteko. Duen zerra-orria
hain fina izanik (erraz eteten dena zabarkeriaz erabiliz gero), eta
arkua oso zabala (arkuzko zerrarena baino sakonagoa), kurba zorrotzeko
ebakidurak errazago egin daitezke muxarratzeko zerrarekin beste edozein
zerrarekin baino.
ALIKETA
Aliketa edo aliketak (arabieratik: al-laqqat, "kurrika") objektuei irmo eusteko edo alanbrea bezalako material gogorrak tolesteko eta mozteko erabiltzen den esku-tresna bat da. Oro har, aliketa pibote batean lotutako bi palankaz
osaturik dago. Lotunea palankak amaitzen diren puntuan egon ohi da, eta
palanken aldea heldulekuen aldea baino askoz laburragoa izan ohi da.
Diseinu honi esker, eskuekin heldulekuetan egiten den indarra
anplifikatu egiten da eta objektura zehaztasun handiagoz zuzentzen da.
ERREMATXEAK ETA MAILUA
Barra
zilindriko txikiak dira. Mutur batean hutsik dagoen “burua” daukate.
Errematxea, buruaren kontrako aldea presio edo kolpeen bidez deformatzean
datza. ”Txapak” modu iraunkorrean geratzen dira lotuta
Mailua objektuak kolpekatzeko, hauek
mugiarazteko edota desitxuratzeko helburuarekin, diseinatutako tresna da. Batez
ere iltzeak eta errematxeak
sartzeko eta forjatzeko erabiltzen da.
Eskuarki metalezko
buru batez eta kirten batez osatua dago. Hala ere, plastikozko buruak dituzten mailuak aurki
ditzakegu material bigunekin erabiltzeko.
TORLOJUA
Torlojua, batzuetan gabila edo berno
ere deitua, lepo edo zuztar baten inguruan hari helikoidala duen elementu edo
osagai mekanikoa da, piezak lotzeko erabiltzen dena. Pieza oso bat zeharkatzen
dutenean (bernoen kasuan, esaterako), azkoin batez finkatzen dira piezara. Bi
atal izaten dituzte: gorputza edo zuztarra, non haria txertatzen den eta
batzuetan punta ere baduena; eta burua, torlojua aise sartu, finkatu, eta behar
denean ateratzea ahalbidetzen duen forma berezia muturretako batean. Burua
torlojuaren gorputza baino zabalagoa izan ohi da, hura lotzean sakonegi sar ez
dadin eta lotu nahi den piezaren azal euslea handiagoa izan dadin. Torlojuak
lotzeko erabiltzen diren tresna nagusiak bihurkinak eta giltzak dira. Torloju
gehienak eskuinetara lotzen dira; badaude ezkerretara lotzen direnak ere,
eskuinetara lotutako torlojua aska dezaketen indarrak daudenean erabiltzen
direnak.
ILTZEA:
Iltzea objektu mehar eta luze bat da, punta zorrotzduna, metal gogor batez egina, orokorrean altzairua, bi objektu edo gehiago eusteko erabiltzen dena. Iltze bat, landu beharreko materialean "iltzatua" izan daiteke, mailu bat erabiliz.
Iltzeak,
bere erabilera, diametroa akabera eta luzeraren arabera sailkatuak daude.
Honek, iltze barietate handia aurkezten du, adibidez, iltze bat, ez da
derrigorrez laua izan behar bere zati nagusian. Buruaren tamaina, oso kontuan
hartu beharreko faktore bat da, iltzearen erabileraren arabera, buru txiki edo
handi bat, mesedegarria edo nahi ez dena izan baitaiteke. Orokorrean,
"burudun" iltzea erabiltzen da, iltzea ikusteak garrantzi handiegirik
ez duen tokietan, bururik gabekoak, bistarago dauden tokietan erabiltzen diren
bitartean. Gainera, iltze batek burua izatea edo ez izatea, iltzea jarri behar
zaion materialaren araberakoa da. Buru mota ezberdinak daude iltzearen arabera:
Buru laudunak eta buru borobildunak daude.
Hona hemen bideotxo bat iltzearen fabrikazioari buruz:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)